AZERI Natura Guztiontzat natura mundu guztiari hurbiltzeko helburuarekin, ingurumen hezkuntzako eta turismo aktiboko ekintzak eskaintzen ditu.

Hostoa

Ingurumen Hezkuntza

Naturaz gozatu nahi duen pertsona orori zuzendutako ingurumen hezkuntzako ekintza dinamiko, aktibo eta berritzaileak eskaintzen ditugu. Diseinatzen ditugun ekintza guztiak talde bakoitzaren neurrira egokituak daude.

Egokitutako mendi-ibiltaritza

Tresna bereziak erabiliz eta gure gidarien laguntzarekin, mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonei eta pertsona itsuei, naturak dituen berezko oztopoak gainditzen laguntzen diegu. Euskadiko historia, kultura eta natura mundu guztiari hurbiltzeko lan egiten dugu.
Turismo aktiboa

Turismo aktiboa

Bizkaia eta Euskadiko toki berezienak dituzten berezko oztopoak gainditzen ditugu, toki hauek bisitatu nahi dituzten pertsona guztiei aukera berriak eskainiz, beraien gaitasun fisiko edota zentzumenezkoak kontutan hartu gabe.
Hegazti harrapakaria

Hegazti harrapariak

Ingurumen hezkuntzako eta denbora libreko ekintzak egiten ditugu, eskola, talde, enpresa eta partikularrei zuzenduta hegazti harrapariak erabiliz. Gure Harris arranoak, ikerketak, dokumentalak edota filmetan ateratzeko erabili ditzakegu.

Egokitutako materiala

Egokitutako natur fitxak

Egokitutako natur fitxa hauek ikusmen gaitasuna murriztua duten pertsonentzako ere balio dute bertako informazioa bistaren zein ukimenaren bidez jasotzeko aukera ematen digutelako. Fitxa hauetako bakoitzak forma, kolore, erliebe, Braille hizkuntza barneratzen ditu, horregatik, pertsona ezberdinentzako hezkuntza material aproposak dira.

Joëlette aulkiak

Joëlette aulkiak bi gidariz bultzaturiko gurpil bakardun aulkiak dira. Hauek, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako ezinezkoak ziruditen tokietara heltzeko aukera ematen digute, nahi beste toki ezagutuz.

Norabide barrak

“Norabide barrak” hiru metro inguruko makilak dira eta pertsona itsuekin ibilbide lau zein malkartsuetatik ibiltzeko erabiltzen dira. Orokorrean, bi gidariren laguntza behar izaten da, bata aurrean eta bestea atzean jartzen direlarik.

egokitutako-natur fitxak
joelette-aulkia
norabide-barrak

Gurekin harremanetan jarri

AZERI Natura Guztiontzat-en, bizimodu bezala, ingurumen hezkuntzan sinisten dugu
Kontaktatu