Urtarrila, egokitutako mendi-ibiltaritzaren hilabetea

Urtarrila, egokitutako mendi-ibiltaritzaren hilabetea

AZERI Natura Guztiontzat-ek ezin hobeto hasi du 2017. urtea ekintza ezberdin ugari eginez. Joëlette aulkiarekin egindako irteerak soilik zenbatuz, inoizko hilabeterik mugituena izan da, 8 pertsona ezberdin parte hartu baitute. Irteera guzti hauek bereziak izan dira, ilusioz beteak, eta batez ere naturan inklusioa sustatzea posiblea dela frogatu dute.