Egokitutako mendi-ibiltaritza

Naturak dituen berezko oztopoak gainditzen saiatzen gara egokitutako material berezia erabiliz. Joelette aulkiaz eta norabide barraz baliatzen gara mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonei eta persona itsuei laguntzeko.

Zerbitzu paregabe eta esklusibo honekin, mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonek eta pertsona itsuek gure inguruko erreka, mendi, baso eta amildegiak ezagutu ahalko dituzte.

AZERI Natura Guztiontzat-en

N

Norabide barraz eta gurpildun Joelette aulkiez lagunduz natur guneetatik ibilbideak egiten ditugu.

Joelette aulkia, gurpil bakarra du eta bi gidariz bultzatua, mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonekin edozein tokitik barrena mugitzeko aukera ematen du.

Norabide barrak hiru metro inguruko makilak dira eta pertsona itsuekin, toki maldatsuetatik ibiltzeko erabiltzen dira. Orokorrean, bi gidariren laguntza behar izaten da, bata aurrean eta bestea atzean jartzen direlarik.

oma-egokitutako-mendi-ibiltaritza
N

Aniztasun funtzional fisikoa edota zentzumenezkoa duten pertsonei zuzendutako ekintzak dira. Pertsona hauek, lehen bisitatzea ezinezkoa zuten toki guztietara iristen saiatzen gara, beren lagun, famili eta kideen laguntzaz.

egokitutako-mendi-ibiltaritza

Ibilbide ezberdinak aztertuta ditugu, baina zuen desira eta nahiei irekiak gaude. Zalantzarik izanez gero informazioa eskatu.

Ibilbide eta prezioen taula
Denbora (orduak) Ibilbideak Prezioa (3 gida)
2 Gujuli, Nerbioi ibaiaren jaiotza, Bizkaiko Kostaldea, Atxarreko San Pedro-Urdaibai, Oiz mendiko gailurra eta zeharkaldiak 150,00 €
3 Bizkaiko Parke Naturalak, Pagasarri, Txarlazo, Baltzolako kobak, Omako Basoa, Arrabako landak 200,00 €
4 Gaztelugatxeko San Juan, Urbiako larreak, Urbiako landak 250,00 €
5 Gorbeiako gailurra 400,00 €

Condiciones de cancelación – Azeri Natura sólo cancela las actividades programadas con avisos de alertas.
Los importes mostrados son precios finales.

Egokitutako materiala

Egokitutako natur fitxak

Egokitutako natur fitxa hauek ikusmen gaitasuna murriztua duten pertsonentzako ere balio dute bertako informazioa bistaren zein ukimenaren bidez jasotzeko aukera ematen digutelako. Fitxa hauetako bakoitzak forma, kolore, erliebe, Braille hizkuntza barneratzen ditu, horregatik, pertsona ezberdinentzako hezkuntza material aproposak dira.

Joëlette aulkiak

Joëlette aulkiak bi gidariz bultzaturiko gurpil bakardun aulkiak dira. Hauek, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako ezinezkoak ziruditen tokietara heltzeko aukera ematen digute, nahi beste toki ezagutuz.

Norabide barrak

“Norabide barrak” hiru metro inguruko makilak dira eta pertsona itsuekin ibilbide lau zein malkartsuetatik ibiltzeko erabiltzen dira. Orokorrean, bi gidariren laguntza behar izaten da, bata aurrean eta bestea atzean jartzen direlarik.

egokitutako-natur fitxak
joelette-aulkia
norabide-barrak

Gurekin harremanetan jarri

Edozein motatako ibilbideak egiten ditugu bezeroaren nahi eta beharretara egokituak, baina inoiz ez 5 ordu baino luzeagoak. Bide ugari diseinatuta ditugu eta zuen ideiei irekiak gaude