Ekintzak hegazti harrapariak

Ezeztapenak baldintzak – Larrialdi oharra izanez gero, AZERI-k ekintza ezeztatu dezake. Adierazitako zenbatekoak azken prezioak dira. Hegazti harraparien ekintzak uztaila eta abuztuan ez dira egiten.

 


Hegazti harrapariekin estimulazio kognitiboa

Hegazti hauen bitartez zentzumen gehienak estimulatzen dira ukimena, entzumena, ikusmena eta usaimena erabiltzen direlako. Horregatik, jarduera hau edozein motatako aniztasun funtzionala duten pertsonentzako zein ez dutenentzako aproposa da. Baita, gaixotasun neurodegeneratiboren bat duten pertsonekin aproposa izan daiteke.

Norentzat: Elkarte eta egoitzak

Prezioa: 120€/saioa

Kontuan hartzen da: Ingurumen hezitzaile bat | Hegazti harrapari bat | Ordu bateko saioa | Taldearen ezaugarriei egokituriko edukiak

Ez da kontuan hartzen: Tokirainoko desplazamendua eta partaideentzako garraioa

Baldintzak:

  • Taldea: Gehienez, 25 pertsonako taldea saio bakoitzeko
  • Jarduera burutu ahal izateko gutxienez 10 egun lehenago ohartarazi beharko da (astebete lehenago).


Harris Arranoa eta bere mundua

Eskola, institutu, familia edota lagun taldeei zuzenduriko jarduera hau hegazti harraparien mundua eta hauek ekosistemetan duten eginkizuna ezagutzeko erarik onena da, zuzenean hegazti bat hartu, ukitu eta hegaldiak ikusteko aukera eskaintzen baitu.

Norentzat: Eskolak eta familiak

Prezioa: 100 €/saioa

Kontuan hartzen da: 2 ingurumen hezitzaile | Hegazti harrapari 1 | Ordu bateko saioa | Taldearen ezaugarriei egokituriko edukiak | Desplazamendua

Ez da kontuan hartzen: Partaideentzako garraioa

Baldintzak:

  • Taldeak: Gehienez: 50 pertsonako taldea saio bakoitzeko
  • 10 egun lehenago ohartarazi beharko da (astebete lehenago).


Harrapariak bizin

Hegazti harrapariez gozatzeko aukera eskaintzen duen ekintza. Ezberdina eta berezia naturaren baloreak barneratzeko aukera ematen duen jarduera dinamikoa, erakargarria eta edozein talde motarentzat egokitua da. Hezitzailearen laguntzaz, hegaztiak ukitu eta eskuetan hartu ahalko dira, baita ere euren hegaldiez gozatu ahalko da. Natur arloan esperientzia bakarra eta ahaztezina.

Norentzat: Familiak eta partikularrak

Prezioa: 50€/saioa (talde itxia aurrekontua eskatu)

Kontuan hartzen da: Ingurumen hezitzaile bat | Hegazti harrapariak | 60-90 minututako saioa | Hegazti harraparien izaera eta portaerari buruzko azalpenak eskaintzen dira

Ez da kontuan hartzen: Tokirainoko desplazamendua eta partaideentzako garraioa.

Baldintzak:

  • Taldea: Gehienez, 10 pertsona (talde/saio bakoitzeko)
  • Jarduera burutu ahal izateko gutxienez 15 egun lehenago ohartarazi beharko da (astebete lehenago).
Actividades de estudio con Rapaces de grados y postgrados


Gradu edo gradu-ondoko ikasleek harraparien mundua ikertzeko ekintzak

Biologia, Ingurugiro zientziak, albaitaritza edo bestelako ikasketak jorratzen ari diren ikasleek hegazti harraparien inguruko proiektuak edota ikerketak egiteko saioak prestatzen dira.

Prezioa: 30€/ordua

Kontuan hartzen da: Hegazti harrapari bat edo gehiagoren bertaratzea | Hezitzaile 1 edo 2 | Hegaztien garraioa eta bertaratzea

Baldintzak:

  • Beharrezkoa da 15 egun lehenago erreserbatzea.