Joëlette aulkia erabiltzeko ikastaroa Oñatiko Gidaritza zikloko ikasleekin

Apirilak 14an, osteguna, AZERI Natura Guztiontzat Oñatirarte mugitu zen Joeletteko formakuntza saio bat emateko, bertan ikasten den Natur ingurunean gorputz eta kirol gidaritza zikloko ikasleekin.

Hasteko, ikasgelan, ordu bete inguruko teoria eman zen. Ondoren, praktikara pasa ginen eta Arantzazutik Urbiarako bidea lur-orotarako gurpildun aulki berezi honekin egin genuen. Ederki aritu ziren zikloko ikasleak eta esfortzuak bere saria izan zuen; izan ere, uste dugu Urbiako bide hau Joelette aulkiarekin egiten lehenak izan garela!

Sentsazio paregabeekin amaitu genuen, leku horrek merezi baitu!

Formakuntza ikastaro hauetan ez da soilik aulkiaren erabilera erakusten, mendi-ibiltaritza egokitua taldeko ekintza bezala ulertzen eta ekintza honekin sortzen den giroa estimatzen saiatzen gara.

Mila esker Oñatiko institutuari, formakuntza ikastaro honetan parte hartutako irakasle Josu eta Andoniri eta baita ikasle guztiei ere.

Espero dugu, mendi-ibiltaritza egokitua sustatzen jarraitzeko bultzada bat izatea.

Klikatu hemen video ikusteko