Ingurumen Hezkuntza

Ingurumen Hezkuntza, gune naturalen funtzionamendua erakustera bideratutako formakuntza da. Gizakiok inguruarekiko dugun eragina murrizteko bizitza jasangarria izaten ikasi behar dugu.

Zeintzuk dira gure helburu orokorrak?

N

Ingurugiroa errespetatzearen eta babestearen beharraz kontzientziatu eta sentsibilizatu

N

Bizi kalitate hobea lortu

educacion-ambiental-centros-educativos

Gidatutako bisitak

pagasarri-ingurumen-hezkuntza

Pagasarri mendia eta bere inguruak ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen dira. Hauek edozein pertsona, talde edo elkarteri egokituak daude; eskolak, elkarteak, familiak edo pertsona nagusiak parte ahal dutelarik. Ibilaldi hauetan zehar, modu dinamiko baten, Pagasarri eta bere inguruko balore historiko, kultural eta naturalak ikasiko dira; baita, gure eguneroko ohiturek ekar ditzaketen ingurumen arazoak ere aztertuko dira. Iraupen (ordu batetik hiru ordutara) eta zailtasun ezberdineko zenbait ibilbide egiten ditugu, guztiak Bilbo hiriko inguruetatik.

Norentzat: Edozein pertsona, talde edo elkarteri zuzenduak

Prezioa: 5€ pertsona bakoitzeko

Kontuan hartzen da: Ingurumen hezitzaile bat eta hezkuntza materiala. Beharrezkoa balitz egokitutako materiala erabiltzeko aukera legoke.

Ez da kontuan hartzen: Tokirainoko desplazamendua

Baldintzak: Gutxienez, 10 pertsonako taldeak

Natur Tailerrak

natur-tailerrak

Bertako zuhaitzak bereizten ikasteko, birziklapenaren garrantziaz jarduteko edo animalien aztarnak ezagutzeko tailerrak egiten ditugu, Euskadiko ingurugiroarekiko errespetua sustatzeko asmoz. Pertsona guztiei egokitutako ordu beteko edo ordu eta erdiko ekintzak dira eta kalean, parkean edo gela baten egin daitezkeenak.

Norentzat: Edozein pertsona, talde edo elkarteri zuzenduak

Prezioa: 5€ pertsona bakoitzeko

Kontuan hartzen da: Ingurumen hezitzaile bat eta hezkuntza materiala. Beharrezkoa balitz egokitutako materiala erabiltzeko aukera legoke.

Ez da kontuan hartzen: Tokirainoko desplazamendua

Baldintzak: Gutxienez, 8 pertsonako taldeak

Eskolaz kanpoko ekintzak

eskolaz-kanpoko-ekintzak

Txiki eta gazteei zuzendutako eskolaz kanpoko ekintzak programatzen ditugu, ikasturte osoan zehar edota uda garaian egiteko. Ekintza guzti hauek naturarekin lotuak daude. Natur tailerrak, eskola baratzeak, orientazio ekintzak, naturarekin kontaktuan garatzen diren natur ekintzak, eta abar.

Norentzat: Ikasle, udaleku eta Gazteguneak

Kontuan hartzen da: Ingurumen hezitzailea eta beharrezko materiala

Egokitutako materiala

Egokitutako natur fitxak

Egokitutako natur fitxa hauek ikusmen gaitasuna murriztua duten pertsonentzako ere balio dute bertako informazioa bistaren zein ukimenaren bidez jasotzeko aukera ematen digutelako. Fitxa hauetako bakoitzak forma, kolore, erliebe, Braille hizkuntza barneratzen ditu, horregatik, pertsona ezberdinentzako hezkuntza material aproposak dira.

Joëlette aulkiak

Joëlette aulkiak bi gidariz bultzaturiko gurpil bakardun aulkiak dira. Hauek, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako ezinezkoak ziruditen tokietara heltzeko aukera ematen digute, nahi beste toki ezagutuz.

Norabide barrak

“Norabide barrak” hiru metro inguruko makilak dira eta pertsona itsuekin ibilbide lau zein malkartsuetatik ibiltzeko erabiltzen dira. Orokorrean, bi gidariren laguntza behar izaten da, bata aurrean eta bestea atzean jartzen direlarik.

egokitutako-natur fitxak
joelette-aulkia
norabide-barrak

Gurekin harremanetan jarri

AZERI-k ingurumen hezkuntzako ekintzak garatzeko gune ezberdinak eskaintzen ditugu, baina zuen proposamenei moldatzen gara, gure programak behar bezala egokituz.