Lege-oharra

Azeri Natura enpresak jarraian ageri den lege-oharra prestatu du, 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa nahiz 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa betetzeko helburuz.

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa (IG-MEZL):

  • Enpresaren izena: AZERI Natura Guztiontzat
  • Helbide osoa: Untzaga Ibaia Kalea, 1, 48160 Derio, Bizkaia.
  • Harremanetarako telefono zk.: 607 76 52 50
  • Helbide elektronikoa: info@azerinatura.com
  • I.F.K.: F95807509

15/99 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzkoa (DBLO):

Abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan ezarritakoarekin bat, webgune honetatik (www.azerinatura.com) adierazten dizugu datu-fitxategi automatizatu batean gordeko dugula eman diguzun informazioa (blogaren harpidetza egin baduzu edo harremanetan jartzeko datuak eman badizkiguzu).

Azeri Natura enpresaren eguneroko jardunean beharrezkoak izan daitezkeen informazio-ekintzak bideratzeko erabiliko dugu informazio hori.

Fitxategiaren arduradun gisa, Azeri Natura enpresak konpromisoa hartzen du jaso duen informazioa isilpekotasunez tratatzeko eta legeetan izaera pertsonaleko datuak babesteko eskatzen diren segurtasun mailak aplikatzeko. Helburu horrekin, enpresak eskura dituen baliabide eta neurri tekniko guztiak erabiltzen ditu jaso ditugun datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, eraldatzea, baimenik gabe atzitzea eta lapurtzea eragozteko.

Nahi duzunean erabil dezakezu zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, horien aurka egiteko edota ezerezteko duzun eskubidea. Horretarako, zeure burua identifikatu eta lehenago adierazi dizugun helbidera mezu bat bidaltzea baino ez duzu egin behar.

Cookien legea:

Ia edozein webgune bisitatzean ordenagailuan gordetzen zaizun testu fitxategi txikiak dira cookieak. Webguneetako edukia zure profilera eta beharretara egokitzea da cookien xedea, baita webguneek osoki funtzionatzen dutela behartzea ere.

Cookieak ez dira birusak, troiarrak, harrak, spama edo spywarea eta ez dizute laster-leihorik irekiko. Informazio teknikoa gorde ohi dute: erabiltzailearen hobespenak eta edukien pertsonalizazio-aukerak, erabilera-estatistikak eta sare sozialetarako esteka edo loturak, zenbait adibide jartzearren.

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren gidalerroekin bat, Azeri Natura enpresaren webgunean erabiltzen ditugun cookien berri emango dizugu jarraian, ahal beste xehetasunekin.

  • Geure cookieak: saio-cookieak, blogean idazten dutenak gizakiak direla bermatzeko, aplikazio automatizatuak izan ez daitezen. Horrela, spama eragozten dugu.
  • Hirugarrenen cookieak, esaterako, Google Analytics aplikaziokoak, trafikoari eta bisiten kopuruari buruzko estatistikak egiteko nahiz sare sozialetako cookieak, webgunea erabiltzen dutenek erraz parteka dezaten gure edukia sare sozialen bidez.

Zehazkiago, cookie horiek erabiltzaileen esperientzia hobetzen laguntzen digute hiru alderdiri dagokienez:

1) Blogeko edukia sare sozialetan errazago partekatzeko aukera ematen dute . Horretarako, plugin bat (WordPress plataforman funtzionatzen duen exekutagarri bat) instalatzea erabaki dugu, AddThis izenekoa. Behar bezala funtzionatzeko, cookie hauek instalatzen ditu plugin horrek:

  • __utma: 2 urteren buruan iraungitzen da eta bisitaria modu anonimoan identifikatzeko balio du.
  • __utmb: 30 minuturen buruan iraungitzen da eta bisita-saioa neurtzeko balio du.
  • __utmc: saioa amaitzean iraungitzen da.
  • __utmt: 10 minutu igarotakoan iraungitzen da eta Google Analytics zerbitzuaren gertaerak neurtzeko balio du.
  • __utmz: sortu zenetik 6 hilabete igarotakoan iraungitzen da eta kanpainak etiketatzeko balio du (Google AdWords eta Google Analytics bitartez ordaintzekoak).
  • uvc: egun baten buruan iraungitzen da eta gure edukiak sare sozialen bidez partekatzen dituzten erabiltzaileak modu anonimoan identifikatzeko balio du.

Plugin horri buruzko informazio gehiago lortzeko, sakatu esteka edo lotura hau (http://support.addthis.com/customer/portal/questions/327365-cookie-audit).

2) Google Analytics zerbitzuaren bidez, neurketak egiteko aukera ematen digute, anonimoki eta inor identifikatu gabe, bisitarien interesei eta webgunean duten jokabideari buruzko informazioa lortzeko.

Zehazkiago, Azeri Natura enpresan, gure webguneko nabigazioari buruzko datuak biltzeko aktibatu dugu Google Analytics kontua. Informazio hori lortzeko, Google Analytics eta DoubleClick zerbitzuetako cookieak erabiltzen ditugu.

Google zerbitzuetan alta egin zenuenean emandako datuetan oinarritzen da adinari, sexuari nahiz interesei buruzko informazioa.

Google Analytics zerbitzuko informazioak ez zaitu izen-abizenekin identifikatzen, ezta kokapen fisikoarekin ere; enpresa hobetzeko balio zaizkigun estatistika anonimoak baino ez dizkigu ematen.

  • _ga: 2 urteren buruan iraungitzen da eta Universal Analytics zerbitzuak behar bezala funtzionatzea du helburu.
  • _gat: 10 minutu igarotakoan iraungitzen da eta Universal Analytics zerbitzuko gertaera jakin batzuk neurtzeko balio du.
  • wfvt__: 30 minuturen buruan iraungitzen da eta bisita modu anonimoan identifikatzeko balio du.

Informazio gehiago lortzeko, Google Analytics zerbitzuaren laguntza ofiziala kontsulta dezakezu esteka hauen bidez:

  • https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage?hl=es
  • https://developers.google.com/analytics/resources/concepts/gaConceptsTrackingOverview?hl=es

3) Webguneak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko balio dute:

  • PHPSESSID: cookie hau erabiltzaileak arakatzailea ixten duenean iraungitzen da.
  • viewed_cookie_policy: urtebeteren buruan iraungitzen da eta lehen bisitaren ondorengoetan erabiltzaileek webgune honetako cookien politika onartu dutela gogoratzeko balio dio arakatzaileari.

Ez baduzu agertu nahi gure estatistika anonimoetan, arakatzailea konfigura dezakezu cookieak instalatzea eragozteko. Horretarako, kontsultatu darabilzun arakatzailearen argibideak eta eskuliburua.

Ohar osagarriak:

  • Webgune honek eta webgunearen legezko ordezkariek ez dute beren gaineko erantzukizunik onartzen cookien politika honetan aipatzen diren hirugarrenek izan ditzaketen pribatutasun politiken edukiari eta egiazkotasunari dagokienez.
  • Web-arakatzaileak dira cookieak gordetzeaz arduratzen diren tresnak eta, beraz, arakatzailea da cookieak ezabatzeko edota desaktibatzeko eskubidea erabiltzeko tresna egokia. Webgune honek eta webgunearen legezko ordezkariek ezin dute bermatu arakatzaileek cookieak modu egokian edo desegokian kudeatzen dituztenik.
  • Zenbaitetan, arakatzaileak cookieak ez onartzeko erabakia gogora dezan, beharrezkoa da cookieak instalatzea.
  • Google Analytics zerbitzuaren cookieak Estatu Batuetan kokatutako zerbitzarietan gordetzen dira eta Google-k konpromisoa hartzen du hirugarrenekin ez partekatzeko, baldin eta beharrezkoak ez badira sistemak egokiro funtziona dezan edo legeak partekatzera behartzen ez badu.
    Google-k dio ez duela zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. konpainia Ataka Seguruaren Hitzarmenaren sinatzaileetako bat da eta, beraz, bermatu egiten du transferitzen zaizkion datu guztiak Europako arauetan ezarritako segurtasun mailaz tratatuko dituela.