Turismo Aktiboa

Gurekin Bizkaia eta Euskal Herriko toki berezienak bisitatu eta balore ekologiko, historiko eta kultural garrantzitsuenak ezagutzera etorri.

Bisita gidatuak, egokitutako mendi-ibiltaritza, dinamikak, tailerrak eta esperientzia ugari ditugu zuretzako.

logo-calidad-turistica-azeri-natura

AZERI Natura Guztiontzat-en

N

Gure herrialdeko naturak duen aberastasuna mundu guztiari hurbiltzeko ibilbide eta ekintza egokituak diseinatzen ditugu. Egokitutako material didaktikoa eta gidarien azalpenek esperientzia paregabea izatea ahalbidetuko dute.

N

Proposamen ezberdinak ditugu, baina zuen nahietara moldatzen gara, neurrira diseinatutako programak garatuz. Urkiola, Gorbeia, Pagasarri, Gaztelugatxe eta Kostaldea ezagutu ahalko duzue; baina baita edozein erreka, laku, mendi edo amildegi.

Ibilbide ezberdinak aztertuta ditugu, baina zuen desira eta nahiei irekiak gaude. Zalantzarik izanez gero informazioa eskatu.

Ibilbide eta prezioen taula
Denbora (orduak) Ibilbideak Prezioa (3 gida)
2 Gujuli, Nerbioi ibaiaren jaiotza, Bizkaiko Kostaldea, Atxarreko San Pedro-Urdaibai, Oiz mendiko gailurra eta zeharkaldiak 150,00 €
3 Bizkaiko Parke Naturalak, Pagasarri, Txarlazo, Baltzolako kobak, Omako Basoa, Arrabako landak 200,00 €
4 Gaztelugatxeko San Juan, Urbiako larreak, Urbiako landak 250,00 €
5 Gorbeiako gailurra 400,00 €

Ezeztapenak baldintzak – Larrialdi oharra izanez gero, AZERI-k ekintza ezeztatu dezake. Adierazitako zenbatekoak azken prezioak dira.

Egokitutako materiala

Egokitutako natur fitxak

Egokitutako natur fitxa hauek ikusmen gaitasuna murriztua duten pertsonentzako ere balio dute bertako informazioa bistaren zein ukimenaren bidez jasotzeko aukera ematen digutelako. Fitxa hauetako bakoitzak forma, kolore, erliebe, Braille hizkuntza barneratzen ditu, horregatik, pertsona ezberdinentzako hezkuntza material aproposak dira.

Joëlette aulkiak

Joëlette aulkiak bi gidariz bultzaturiko gurpil bakardun aulkiak dira. Hauek, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako ezinezkoak ziruditen tokietara heltzeko aukera ematen digute, nahi beste toki ezagutuz.

Norabide barrak

“Norabide barrak” hiru metro inguruko makilak dira eta pertsona itsuekin ibilbide lau zein malkartsuetatik ibiltzeko erabiltzen dira. Orokorrean, bi gidariren laguntza behar izaten da, bata aurrean eta bestea atzean jartzen direlarik.

egokitutako-natur fitxak
joelette-aulkia
norabide-barrak

Gurekin harremanetan jarri

Gure ekintzak eta ibilbideak aniztasun funtzionala duten zein ez duten edozein pertsonei zuzenduta daude