Urte bete pasa da gurpildun aulkia erabiliz Pagasarri mendira igo ginanetik. BBK-k urtero antolatzen dauan irteera famatuan parte hartu gendunetik 15 pertsona ezberdinekin itzuli egin gara Bilboko behatoki polit honetara. Denon artean, oztoporik ez dagoela eta Pagasarri irisgarria izan daitekeela frogatu dogu, mendi polit hau, are eta bereziagoa bihurtuz. Irteera hauetan “Paga”-ko balore istoriko, kultural eta naturalak ezagutzera ematen doguz eta natur guneetan inklusioa sustatzen jarraitzen dogu. Baina, lanean jarraitu nahi dogu, irribarreak eta poztasunez beteriko malkoak pizten jarraitu nahi dogu. Pagasarri guztiontzat zabaldu nahi dogu.
Jarraian, Txorierri Politeknikako ikaskideak egindako bideo berezi honetaz gozatu ahalko dozue eta bide batez, Pagasarri Guztiontzat proiektua ezagutu. Esker onak, artista hauei!
Eta, nola ez, Pagasarri mendiaren berezitasunak ezagutu nahi dituzuen guztioi, gurekin egun ederra pasatzera gonbidatzen zaituztegu.
Gure eskerrik onenak BilbaoKirolak-eri bere laguntzagatik, ATECE, ADEMBI eta WOP elkarteei euren babesagatik eta irteera guztietan lagundu gaituzten guztiei.